Gixonen ospatu zen Espainiako Sambo txapelketa martxoaren hamabostean. Senior eta kadete mailakoek hartu zuten parte eta pozik geratu dira lasarteoriatarrak lortutako emaitzekin. Senior mailan Eneko Aranburuk lortu du Espainiako bigarren postua eta zilarrezko dominarekin etorri da etxera. Txapelketa irabazten hasi zuen Enekok, lehenengo lau konbateak asturiar baten aurka, beste valentziar baten aurka eta bi madrildarren aurka egin zituen eta laurak irabazi. Finalean munduko txapeldunaren aurka neurtu behar izan zuen bere burua eta azkenean galdu egin zuen. Hala ere txapelketa bikaina izan zen Enekorena. Joseba Izagirrek ere hartu zuen parte senior mailan baina konbate bakarrean ez zuen garaipenik lortu.
Kadete mailan ere emaitzak harrigarriak izan dira. Parte hartu duten hiru neskek bigarren postua lortu dute Amaia Curiel 48Kg, Arrate Oiartzun 59Kg eta Leire Zubizarretak 67Kg. Oso pozik daude Udaletxeari esker egin duten lana nabaria delako, gainera lehengo postua eskuratzeko gai direla diote. Kadete mailako mutilak ere ez ziren atzean geratu, Iñaki Elizaldek zilarrezko domina eskuratu zuen eta Asier Sagastik brontzea.