Lasarte-Oriako V. Mila giro ezin hobean ospatu zen larunbatean

Txintxarri 2008ko abenduaren 31

Larunbatean ospatu zen Lasarte-Oriako V. Mila. Eguraldiak lagundu zuen, egun eguzkitsua atera zen eta lasterketa ikustera jende asko gerturatu zen. Giro polita egon zen arratsalde osoan zehar. Animoak entzun ziren bai herrikoentzat eta baita aurtengo gonbidatu berezienentzat Maite Zuñiga, Juan Carlos Higuero eta Dolores Checarentzat.

Aurtengo atletak maila handikoak izan dira, joko olinpikoetan eta munduko txapelketetan ibilitakoak. Emakumezkoen artean atletismoa sustatzea zen aurtengo helburuetako bat eta horretarako izan genuen Maite Zuñiga herrian. Seul, Atlanta eta Bartzelonako joko olinpikoetan parte hartutakoa dugu Maite. Bere kategoriakoekin korri egin eta gero haurrekin ibili zen. Berotzen lagundu zien eta lasterketan aritzeko ahoulkak eman zizkien herriko parte-hartzaile gazteenei.

Seniorren lasterketak izan ziren zirrara gehien sortu zituztenak. Emakumezkoetan Valencia Terra i Mar taldeko Diana Martinek lortu zuen lehen postua 04:52ko denborarekin, bigarrena talde bereko Dolores Checa izan zen 04:53ko denborarekin, hau lasterketa buru izan zen une batzuetan baina azken esprintean erabaki zen lasterketa. Hirugarren postua Carrefour taldeko Pilar Ansorentzat izan zen 05:07ko denborarekin.

Gizonezko seniorren lasterketako lehenengo postua Juan Carlos Higuerok lortu zuen. Arandakoak 04:20ko denborarekin Milako errekorra gainditu zuen. Azkenerarte egon zen lehia eta azkenean Pablo Villalobosek bigarren postua eskuratu zuen 04:21eko markarekin eta Javier Carriqueok hirugarrena 04:21ekoarekin. Emakumezkoen moduan hau ere lasterketa lehiatsua izan zen.

Lasterketa 17:00etan hasi zen, emakumezkoen taldeak eman zioen hasiera Milari. Beteranoek, juniorrek eta jubenilek hartu zuten parte lehenengo txanda honetan. Maite Zuñigak lortu zuen beteranoen arteko lehen postua 06:02ko markarekin eta Amaia Andres, LOKEko entrenatzailea, izan zen bigarrena 6:28ko denborarekin. Junior kategorian Beatriz Rodrigez izan zen garailea 06:25eko denborarekin eta Maria Montero, LOKEkoa eta 76. Dortsalarekin, bigarrena 6:36ko markarekin. Jubeniletako Clara Sasiainek 06:22ko denborarekin jubenilen lehen postua lortu zuen eta Maria Montillak 08:22koarekin herrikoiena.

Emakumeak eta gero gizonezkoen txanda. Beteranoen taldean garailea Jesus Rey Baztan izan zen 04:51ko denborarekin, bigarrena Bidasoa Atletikoko Angel Medicis Llorens 04:55eko markarekin eta hirugarren Xabier Barberena Zumeatarra taldekoa. Jubenilen artean Ayrton Azkue atera zen garaile 04:48ko denborarekin, Mikel VonWichmann bigarren eta hirugarren Unai Imaz Lasarte-Oriatarra. LOKEko Gaizka Ormazabalek ere kategoria honetakoa zen eta 05:51ko denborarekin seigarren postua eskuratu zuen. Aloñamendiko Sergio Garciak lortu zuen juniorren arteko lehen postua 04:43ko denborarekin eta Nordine Bouzidik 04:45eko markarekin bigarrena. Gizonezkoen herrikoietan Loutari Adelfatah izan zen lehen iritsi zena helmugara 04:35eko markarekin, bigarrena Jordi Bourda eta hirugarrena Alain Sarrade.

Gazteen txanda iritsi zen ondoren. Neskak eta mutilak atera ziren elkarrekin. Maite Zuñiga eta Amaia Andresek lagundutza txiki bat eman zieten eta lehen buelta haiekin egin zuten gehiegi aurreratu eta nekatu ez zitezen. Martxa markatu zieten hasieran baina bigarren buelta bakarrik egin zuten. Emakumezkoen infantil mailan Goierriko Irati Zurutuzak lortu zuen lehen postua 06:02ko markarekin. Mutilen artean lehena Antonio Perez izan zen 05:22ko denborarekin, Ruben Montoya bigarren eta Iker Marcos hirugarren. Kadeteetan Edurne Matiasek lortu zuen emakumezkoen lehen postua 06:09ko denborarekin eta LOKEko Irati Larrañagak bigarrena 06:50koarekin. Iker Alonso izan zen gizonezko kadeteen lehena 05:13ko denborarekin, David Castaño bigarrena eta Ander Ortiz hirugarrena.

Alebinen kategoriako neska-mutilek ere Maite eta Amaiaren laguntza izan zuten, baina gero bakarrik geratu ziren lasterketa bukatzeko. Josune Ganuzaizan zen emakumezkoetan lehena 05:13ko markarekin, Victoria Bustos bigarrena eta Ane Mendizabal hirugarrena. Mutilen arteko lehena Javier Guzman izan zen 03:19ko markarekin. Kategoria honetako gizonezkoen podiuma Celigüeta Barrutia taldekoek osatu zuten.

Sari banaketan aipamen berezia egin zioten Maite Zuñigari eta lore sorta bat eskaini zioten. Ana Urchegia Alkatea eta kirol arloko zinegotzia izan ziren sariak banatzen aritutakoak eta baita hunkiturik zegoen Javier Castro Enekoren aita.