Xumela abesbatza Segurako Iparra-Hegoa jardunaldian

Txintxarri 2008ko abenduaren 31

Pasa den igandean, apirilak 6, Seguran urtero bezala "Iparra-Hegoa" egitasmoaren azken egunera gonbidatuak izan zen Xumela korua, Zarauzko eta Hondarribiko abesbatzekin batera. Guztira 60 bat lagun aritu ziren kalez kale kantu kantari egun osoan zehar.
Antolatzaileek ongi-etorri oparoa egin zieten guztiei hamaiketako bikainarekin eta ondoren hasi ziren Segurako kaleetan zehar euren kantuak eskainiz.
Eguerdi aldera, duela 13 urte Itsasutik ekarritako gereziondoaren inguruan, ekitaldi xume bezain dotorea egin zitzaion Euskal Herriko iparra eta hegoaren batasunari.
Bertan izan ziren lasarteoriarrek jakinarazi dutenez bazkaria ere notarekin gainditu zuten segurarrek. Aurretik gixadu lehiaketa egon zen, eta nonbait sobran egin zuten gixadua eta 300 bat lagunek edo bazkaldu zuten haiek egindakotik.
Bazkal ondoren ere kantuan aritu ziren guztiak Iparraldeko txaranga baten lagunztarekin, eta bukatzeko, fandangoak, muxikoak eta larraindantza. Ez dago gehiago eskatzerik!
Armoni ederrean pasa omen zuten eguna eta datorren urtean errepikatzekotan dira Lasarte Oriako Zumela koruko kideak.•