Txintxarri
Aurreko asteburuan Arrigorriagako distantzia luzeko XI.Duatloia ospatu zen. Gainera, 2008. urteko distantzia luzeko (14km-57km-7km) Euskadiko Txapelketa jokatu zen bertan. Endika txapeldun ordea izan da. Apirilaren 6ean Azkoitiko duatloian parte hartu eta hirugarren postua lortu zuen.
Apirilaren 13an ospatu zen Duatloiko Euskadiko Txapelketa Arrigorriagan. Bertan, Endika Gartzia lasarteoriatara, txapeldunaren atzetik sartu zen, bost segundora (0:48:07 korrikako lehen zatian, 1:41:03 bizikletarekin eta 0:25:43 korrika). Inma Rafael (Bilbaotri T.T) bilbotarra, 3:25:17 denborarekin eta Patxi Urizar (Krafft-Atlético S.S) billabonatarra 2:54:48 denborarekin izan ziren igandean ospatu den Arrigorriagako hamaikagarren duatloiaren garaile. Beste urte batez, bi txapeldunek errepikatu egin dute.
200 partehartzaile baino gehiago izan ziren irteeran, distantzia luzeko duatloia egiteko asmoarekin. Goiza hotza izan zen eta goiza aurrera zihoan heinean haize bortitza izan zen protagonista. Honek proba gogortu egin zuen.
Ia ia txapeldun
Probak, oinezko lasterketako lehen saioan 14km, bizikletako 57kilometrotako ibilbide gogorra eta amaitzeko Arrigorriagako kaleetan zehar oinezko lasterketako beste 7km bete behar izan zituzten.
Jon Alegria ordezkari teknikoak adierazi digunez, “gizonezkoen kategorian, pasa den urtean ez bezala, lehen atalean ez da mugimendurik egon. Bost duatletez osatutako taldea izan zen lasterketa buru, bertan podiumera igo zirenak zeudelarik. Benetako borroka bizikleta saioan egon zen, portuen gogortasuna zela eta, eta egon zen haize bortitzak lagunduta, beste behin billabonatarrak diferentzia atera nahi izan zuen. Baina, ez zen nahikoa izan, Endika Gartziak (Saiatuz K.T) azken bi atal onak bete ondoren sorpresa emateko puntuan aurkitu baitzen, ia sprintean iritsiz, bost segundora”.
Endika Gartzia kontentu agertu da urtetik urtera denbora hobetzen doalako. Lau urteetan parte hartu du, iaz 3.postuan eta aurten txapeldun ordea. “Ondo ikusi nuen nire burua. Korrikako lehenengo zatian bosteko taldearekin aritu nintzen eta bizikletako proban Patxirekin, txapeldunarekin, batera joan nintzen Bikoizgain gaina arte. Gero Patxi aurreratu egin zen. Azkeneko korrikako proban Patxik 40 segundoko abantailarekin hasi zen arren, esprinean sartu ginen”.
Zarauzko triatloira
Endikaren aurtengo helburua ekainaren 14ean Zarauzko triatloian parte hartzea izango da: 2500 metro igeri, 82km bizikletan eta 20 km korrika. Horregatik aurretik egindako probak triatloia prestatzeko balio dio. Apirilaren 6ean Azkoitiako duatloian parte hartu zuen eta 3. iritsi zen helmugara. Saiatuz taldeko kideak kontatu digunez Gernika-Arbitzuko duatloia eta beste triatloi batzuk egitea espero du ekaina bitartean.
Lasarteoriatarrak Berako mendi maratoi erdian
Aurreko igandean, apirilaren 13an, herriko hainbat korrikalarik Beran, Nafarroan, Manttale taldeak antolatu zuen IV. mendi maratoia erdian parte hartu zuten. Manttale, Larrun txiki eta Larrungo (905) tontorrak zeharkatu ondoren proba Beran bertan bukatu zen, guztira 21 kilometro burutu zituzten. Eguraldi paregabea izan zuten bertan parte hartu zuten 400 korrikalariek.
Zazpi lasarteoriatarrek hasi eta bukatu zuten maratoi erdia. Denborak ondorengoak izan ziren: Mikel Izagirre 2:07: 53 (89), Agustin Martinez 2:08:04 (92), Xanti Trantxe 2:19:03 (190), Jose Ignacio Elvira 2:23:30 (219), Iñaki Letamendi 2:36.30 (303), Aitor Amantegi 2:38:03 (317) eta Mikel Ormazabal 2:38:45 (321).•