Atletismoko alebin taldea Hondarribin

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 31

Landaberri-Garaikoetxea atletismo taldeak eskolen arteko taldekako txapelketan parte hartu zuten aurreko igandean, apirilaren 20ean, Hondarribin. Ikastolako atletismo talde honetako gazteak lehen urtea dute alebin mailan eta zortzigarren postua lortu zuten igandean. Argazkian bertan parte hartu zuten gazteak Amaia Andres entrenatzailearekin: Saioa Olasagasti, Leire Ruiz, Aroa Lopez, Ane Galardi, Aitziber Rubio, Julene Illarramendi, Maite Eugui eta Sara Pavo.•