Ostadar K.F.ko Atletismo Herrikoia taldea martxan dago

Txintxarri 2008ko abenduaren 31

Ostadar Kirol Fundazioak dagoeneko atletismoko atal berriari ekin dio eta taldeko argazkia ateratzeko asmoarekin, taldekideek igandean, goizeko 9:00etan, Okendo plazan elkartu ziren. Argazkia egin ondoren, batzuk Zubieta aldera abiatu ziren entrenamendu bat egiteko.
Talde honen izaera guztiz herrikoia da, beraz lasarteoriatar guztiei irekita dago. Nahiz eta argazkian taldekide guztiak ez agertu, taldea 67 pertsonek osatzen dute eta hauetatik sei neskak dira.
Taldeko partaide izan nahi duenak Ostadarreko bulegoan oraindik izena emateko aukera du, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00ak bitartean. Taldearen inguruko informazioa www.ostadarkf.org orrialdean, atletismoko sekzioan, aurkitu eta bertako foroan parte hartu dezakezue. •