Beldurrezko gaua Amaraun ludotekan

Txintxarri 2008ko abenduaren 31

Aurreko urteetan bezala, Amaraun ludotekak beldurreko gaua izeneko ekimena burutu zuen aurreko ostiralean arratsaldeko 6etatik aurrera. Gazte Klub-eko haurrak ederki pasa zuten begiraleekin batera Zumaburuko ludotekan. Egun batez gaztelu bihurtu zen eta beldurraren inguruko joku eta jolasetan parte hartzeko aukera izan zuten bertara hurbildu ziren 9-12 urte arteko haurrek.
Gazte klubeko bazkideek ondo ezagutzen dute beldurrezko gaua aurreko bi urteetan ere misterriozko istorio eta jokuetaz gozatu ahal izan zuten eta. Lehen urtean kobazulo bat irudikatu zuten ludotekan eta pertsonai mitologikoetan oinarritutako istorioa kontatu. Iaz aldiz, uharte batera egin zuten bidai fantastikoa haur eta begiraleak. Aurten gaztelu bateko familia osatu zuten begiraleek eta hainbat ezusteko bizi zituzten ostiralean Gazte Klubekoek. Argazkiari begiratu besterik ez dago. •