Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Usurbilgo Institutuko Jon Pello Artetxe, Erik Arzalluz, Leire Lazkano, Iker Eneko Ortega eta Irati Perezek Kosmodisea lehiaketan lehenengo saria lortu dute. GFAren Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamenduak antolaturiko lehiaketan irratsaio bat, argazki eta irudiekin egindako aurkezpena eta bideo bat aurkeztu behar zituzten ikasleek. Lehiaketaren helburua, baliabide tekniko berrien erabileran trebatzeaz gain, ikasleen arteko eztabaida, ekimena eta lankidetza sustatzea da eta institutokoek lortu dute Karlos Kortabarria irakaslearen laguntzarekin.