GR16an LasarteOria-Azpeitia Zabaleta auzoan

Txintxarri 2008ko abenduaren 31

Lasarte-Oriako eta Azpeitiko bertso eskolek GR16 sariketako saioa dute gaur ostirala, maiatzak 9, Zabaleta auzoan, afalostean. Gutxi gorabehera gaueko 10.30ak aldean, bertso eskola bakoitzeko hiru ordezkari arituko dira. GR16 sariketan Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Lapurdiko 16 bertso eskolek hartzen dute parte. Herrikoak, Azpeitia, Zestoa eta Zarauzkoekin arituko dira lehen fasean. Sei kanporaketa jokatu ondoren, hiru etxean eta hiru kanpoan, puntu gehiena eskuratzen dituena pasatuko da finalerdietara. Epaile publikoa izango da. Zabaleta auzoan hasi dira jada hilaren amaieran burutuko diren festatarako motorrak berotzen. •