Hiru gaien inguruan bozkatu behar izan zuten zinegotziek atzo, goizean, ohiko bilkuran. Batetik, Lasarte-Oriako Udalaren titularitatepeko etxebizitza sozialen errenta-erregimenari buruzko araudia aldatzea erabaki zuten, hau da, errenta-erregimena 5 urtetik 10 urteetara luzatzea. PP eta EAJ-PNV abstenitu egin ziren eta gainontzeko zinegotzi guztiek aldaketaren alde botoa eman zuten.
Bestetik, Ana Urchueguia alkateak Gehitu elkarteak aurkeztutako mozioa proposatu zuen bilkuran eta aho batez onartu zen. Onartutako adierazpen-proposamenean ondorengoa jasotzen da: “Osasunaren Munduko Erakundearen Batzar Nagusiak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik ezabatu zuenetik maiatzaren 17an 18 urte beteko dira... Udalak, egun horretan, bat egingo du Homofobiaren eta Transfobiaren Kontrako Borrokaren Nazioarteko Eguna izendatzearen aldeko ekimenekin, sexu-orientazioa eta genero-identitatea pertsona guztien eskubide-parekotasuna lortzeko eta sustatzeko borondatearen ikur gisa”.
Laneko osasunaren
defentsan
Udal Taldeak aurkeztutako laneko osasunaren inguruko mozioa aho batez onartu zen bilkuran, denen artean testuan aldaketa bat egin ondoren. Onartu duten mozioarekin, Udalak honako konpromezuak hartu ditu: batetik, laneko arriskuen gaineko jarrera aktiboa izango duela eta bestetik, prebentzioa sustatzeko ohitura sortuko duela.•