Lurdes Ubegun 59 urte zituelarik hil zen maiatzaren 14an.

Txintxarri 2008ko abe. 31a, 01:00

GOIAN BEGO

Taldea izan da zure bizitzan garrantzitsu. Emakume kirolaria 70. hamarkadan. Garairako aitzindari. Harrezkero mantendu duzue elkarbizitza. Inbidia sortarazi digun koadrila. Ekintzaile porrokatua. Beti lanerako prest. Umore ona konstante bat izan da zure bizitzan.
Guk hala ezagutu zaitugu. Euskararen maratoietan, inauterietan, eta zer esanik ez Santa Ana parodian. Jakin ezazu hurrengoetan ere gurekin izango zarela.
Asko jasoko duzu asko eman duzulako.
Hurrengo ekitaldiko zuretzako izango diren txaloak denon artean jasoko ditugu.