Iñigo Sevillano seigarren Espainiako lehiaketan

Txintxarri 2008ko abenduaren 31

Lasarteoriatarrak Madrilen ospatu zen Espainiako Txapelketa Unibersitarioan 6. sailkatu zen, 110m hesietako frogan, aurreko asteburuan. Oso eguraldi txarra egin zuen arren, Iñigo kontentu dago egindako denborarekin, 15¨55. Gainera, fisikoki ez dago momentu onenean, denboraldia hasi berri da eta.
Asteburu honetan berriz bueltatzen da Madrilera, oraingoan Erreala taldearekin, Ohorezko mailako 2.ligan parte hartzeko. Hurrengo astean honen berri ere emango dizuegu.•