Argi Ikusik bigarren eskuko azokan bildutako dirua Minbiziaren Aurkako Elkarteari eman dio

Txintxarri 2008ko abenduaren 31

Lasarte-Oriako Argi Ikusi Emakume taldeak aurreko asteburuan San Markoseko bigarren eskuko azokan bildutako dirua Euskadiko Minbiziaren Aurkako elkarteari eman zion. Argi Ikusiko idazkaria den Erundina Gonzalezek eskaini zion azokan bildutako dirua Fernando Pesquerari.
Zentro Zibikoan elkartu ziren bi elkarteetako ordezkariak Argi Ikusiko kideekin batera eta gaiaren inguruko elkarrizketa izan zuten guztiek.
Eruk azaldu zuen horrelako zerbait egiten duten lehen aldia izan dela. Ez omen zekiten bigarren eskuko azoka egiten zenik, baina aurten horren berri izan eta parte hartzeara animatu direla. Aho batez erabaki zuten bildutako dirua Minbiziaren Aurkako elkarteari uztea.
Fernando Pesquerak komentatu zuen orain arte ez dutela harremanik izan Lasarte-Oriarekin baina hemendik aurrera, zentro zibikoa bitartekari dutela, harremana estutu daitekeela eta amankomuneko lanak antolatu.
Gainera elkarteak egiten dituen lanak azaldu zituen eta noski eskerrak eman zizkien herriko emakumeei.