Lasa bosgarren Gipuzkoako Bolo Sariketan

Txintxarri 2008ko abenduaren 31

Michelingo bolatokian ospatu zen (Joxe Zapirain, J.A. Montes eta Jexux Lasak kordinatuta), eta bertan Erregularitatearen Lehiaketako 26 bolo-jokalari onenek hartu zuten parte.
Irabazlea Ceferino Agirre, seguratarra izan zen; bere atzetik Vicente Guerra, zeraindarra. Laugarren eta bosgarren berriz J.M. Intxausti eta Jexux Lasa lasarteoriatarra izan ziren, hurrenez-hurren.
Txapelketa goizeko 9etan hasi zen, eta hiru kanporaketa jokatu zituzten.
Azkenik Buruntz-Azpi elkartean ospatu zuten bazkaria eta bertan egin zuten sari-banaketa.•