Berakoetxea nagusitu da gaur goizean sega apustuan

Txintxarri 2008ko abenduaren 31

Mikel Berakoetxeak irabazi du gaur goizean Andoni Monge Futxiren aurkako sega apustua. Biak Buruntz-Azpi elkarteko kideak dira eta gaur goizean Kaxkarro inguruko zelaietan jokatu dute desafioa. Ordu bete belarra mozten eta beste ordu erdi batu-pisatzen aritu ondoren, Berakoetxearen talde urdineko lagunek 2.238 kilo belar bildu dituzte eta Futxirenek aldiz, 1.875 kilo, 363 kilo gutxiago. Giro bikaina izan da zelaian eta baita ondoren 60 lagunek Txitxardinen egin dute bazkarian ere, trikitixa eta txalapartarekin. Pilar Aburuza Futxiren amak jantzi dio txapela Mikel Berakoetxea irabazleari.•