Maketa lehiaketako Lasarte-Oria Saria Gaueko Itzalak taldeak eskuratu du

Txintxarri 2008ko abenduaren 31

Txintxarri
Lehenengo saria Errenteriako "Boogie Van" taldeak irabazi du, 1.000 eurotako diru-saria eramango dute etxera eta gainera kontzertua eskainiko dute uztailaren batean San Pedro jaien itxieran.
Lehenengo sariaz gain berezi bat zegoen herriko taldeentzat, Lasarte-Oria saria, eta hau "Gaueko Itzalak" taldearentzat izango da.
Musika estilo desberdinetako maketak aurkeztu dira lehiaketara, guztira hogeita lau pop, rock, DJak edo kantautoreak adibidez. Parte hartzaileetako hamazazpi eskualdekoak dira eta horien artean bi Lasarte-Oriakoak.

Gehienak kanpokoak
Hala ere, lehiaketa irekita zegoen nahi zuen guztiak parte hartzeko eta Bartzelona, Madril, Valentzia, Malaga, Granada, Zaragoza eta Tarragonako taldeak aurkeztu dira. Epaimahaia musikako kritikariek, irrati esatariek eta musikaren munduan adituak diren bestelako pertsonek osatu dute. •