Samuel Rincon II. Memoriala

Txintxarri 2008ko abenduaren 31

Atzo, ekainaren 8an goizeko 11etan Michelingo zelaian Samuel Rinconen omenezko II. Memoriala ospatu zen. Javier Murillok antolatutako partidan Michelin eta Casa Extremeñako jokalari ohiak aritu ziren. Gipuzkoako futbol federazioak utzi zien ekipamendua eta talde txuria eta talde urdina bereiztu zituzten. Elastiko txuriarekin Javier Murillo, David Muñoz, Gabi Sanchez, Beñat Brit, Gorka Belartieta, Raul Garcia, Jairo eta Jonek jokatu zuten. Elastiko urdinarekin Txepo Olasagasti, Mikel Urdiain, Oscar Torres, Luis Garcia, Sogo, Xabier Bobillo, Eduardo Mena eta Asier Goenaga izan ziren parte hartu zuten jokalariak. Extremeñakoek eta Michelinekoek talde berdinetan jokatu zuten bata eta bestearen artean ezberdintasunik egin gabe.
Bide batez Victoria Etxebesteri omenaldia egiteko aprobetxatu zuten atzoko eguna eta partida hasi baino lehen minutu bateko isilunea egin zuten bere oroimenez.
Jendea animatu zen partida ikustera joateko eta gainera eguzkia atera zenez giro polita sortu zen atzo Michelingo zelaian.•