Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostadar Kirol Fundazioak Giroko Porrako sariak banatu zituen ostiral arratsaldean Ilargi Tabernan, hau izan baita puntu gehien egin dituen tabernak. Koala Jalgiko boletoak lehen saria, 360 euro, eraman zituen eta Aitamariko Ansa boletoak bigarrengo saria, 180 euro. Besteetan bezala, urdaiazpikoak banatu zituzten Ostadarrekoek, baina El chulo de la mislata (Siglo XX) eta Eugenio Estevez Sanz (Karobi) boletoei dagozkien urdaiazpikoak jaso gabe daude. Aste honetan Geltoki 25 zenbakitik, Ostadarren egoitzatik, pasa daitezke jasotzera.•