Lasarte-Usurbil Institutuko diploma banaketa

Txintxarri 2008ko abe. 31a, 01:00

Batxilergoa bukatu duten ikasleei zorionak emateko ekitaldia ospatu zuten ostiral eguerdian institutuan bertan

Ostiralean, ekainaren 6an Lasarte-Usurbil Institutuan batxilergoa bukatu duten ikasleen diploma banaketa egin da. Karlos Kortabarria irakaslearen eskutik jaso zuten institutuko azken eskola, Oñatiko Unibertsitateari buruz hitz egin zuen. Esther Urrutia zuzendaria izan zen ekitaldia aurkezteko arduraduna. Eguerdiko 12:30ean hasi ziren eta ohiko diploma banaketa egiteaz gain ohorezko matrikulak ere banatu zizkieten, merezimendu gehien bildu dituzten ikasleei. Jarraian dituzue ikaste horien izenak: Lasarte-Oriako Angel Rodriguez, Zubietako Maria Montero eta Usurbilgo Garazi Torrealdai.
Ekitaldia bukatutakoan bertaratu ziren ikasle, irakasle eta gurasoek Lasarte-Usurbil institutuak eskainitako lunch ederra dastatzeko aukera izan zuten.•