Rocioko erromeria dantza eta manzanilla artean

Txintxarri Aldizkaria 2008ko abenduaren 31

Egun polita izan zen atzo Semblante Andaluz elkarteak antolatutako Rocioko Erromeria izan zela eta. Herriko kaleetan sevillanaz jantzitako jendea ikusi ahal izan genuen. Eguraldiak lagundu zuen eguna atsegina egiten eta gainera festa ospatu zutenek animo handiarekin aritu ziren dantzan.
Igandean XVI. Rocioko erromeria ospatu zuten Semblante Andaluz Andaluziako elkartekoek. Egun osoarako antoaltuak zituzten ekintzetan ibili ziren gaueko 21:00etan festa amaiera egin zuten arte.
Zumarragako "Grupo Boreal", Irungo "C. Embrujo Andaluz", Errenteriatik "C. Andaluz Aljarafe" eta "C. Concha Rociera", Andoaingo "Asociación Triana", Arrasateko "C. Andaluz Al-Andalus", Durangoko "C. Andaluz", "Grupo Amigos del Sur" eta "Grupo Sentimiento"izan ziren gonbidatu moduan Lasarte-Oriara etorritako elkarteak. 10:00etan ongi etorria egin zieten elkartean eta 12:00etan Arantzazuko Amaren Parrokira jeitsi ziren Ama Birjinaren bila, ondoren meza rocieroa Semblante Rociero abesbatzaren eskutik. Bukatutakoan, Ama Birjinaren irteera egin zuten Isla plazaruntz. 14:00etan, bazkaldu baino lehen Ama Birjinari omenaldia egin zioten erromeria ospatu zen tokian.
Bazkaldu eta gero Semblante Andaluz eta gonbidatutako elkarteen ekitaldiak hasi ziren, herrikoak Zambra, Duende Flamenco, Semblante Rociero, Amigos del Sur eta Grupo Sentimiento taldeak izan ziren oholtza gainera igo zirenak. Bukatutakoan oroigarriak eman zizkieten ekitaldian parte hartutako taldeei. Giro polita sortu zen Isla plazan, adin guztietako jendea gerturatu zen eta dantzara animatu ziren ikusle moduan joandakoak ere.
Ekitaldiak bukatutakoan dantzaldi herrikoia egin zuten eta 21:00ak aldera amaiera eman zioten egunari.•