Larunbatean, ekainaren 14an, Zarauzko hogeitabigarren triatloia ospatu zen distantzia olinpiko bikoitzean, 2,5km-80km-20,5km. Irteera lerroan 500 triatleta inguru bildu ziren. Zarauzko Triatloi Taldea eta ETFa izan ziren frogako antolatzaileak.
Emakumezkoen mailan irabazlea Ipar Kutxa taldeko Virginia Berasategi bilbotarra izan zen 4:29:41ko denborarekin eta gizonezkoenean Zarautzen bizi den Eneko Llanos, SVC-Seguridad taldekoa. Gasteiztarra da eta 3:51:23ko denborarekin eskuratu zuen lehen postua, txapelketan garaipena lortzen duen seigarren aldia da eta errekor berria gainditu du aurten.
Herriko atletak bertan
Lasarte-Oriako Endika Gartziak ere parte hartu zuen larunbateko frogan eta emaitza ona lortu zuen, Saiatuz kirol taldekoak 4:09:20ko denborekin zortzigarren postua eskuratu zuen.
Emakumezkoetan bigarren postua Valle Egües Hiruki T. Taldekoa Ana Casaresek eskuratu zuen 4:40:31ko markarekin eta hirugarren Krafft-Atletiko.S.S. taldeko Amaia Ostolazak 4:57:29koarekin. Gizonezkoetan Hektor Llanos izan zen bigarrena 3:52:50eko denborarekin eta Francisco Pontano hirugarren 3:54:27koarekin.•