XIX. Iturbe Memoriala izan zela eta, ekainaren 29an urteroko toka eta bolo tiradak ospatu ziren. Jende asko gerturatu zen ikusle moduan eta giro polita sortu zen. Boloetako tiradan probintziako sailkapenean M.Burugain izan zen irabazlea 36 brila botata, bigarren postua M. Arrozpiderentzat izan zen 35 brilarekin eta hirugarrena herriko J.Lasarentzat 34 brila bota eta gero. Herriko sailkapenean J. Lasa izan zen txapelduna, I.Salsamendi bigarren 33 brila botata, J.L. Lozano 32rekin eta J.A. Arroio 29rekin.
Tokako txapelketan E. Alvarez izan zen garailea probintziako sailkapenean 21 fitxarekin, herriko sailkapenean lehenengo postua J.Fernandezek eskuratu zuen 12 fitxarekin, J.A. Montesek bigarrena 9rekin, A.Ruben 8 fitxa eta hirugarren eta laugarren postua I.Salsamendirentzat 8 fitxarekin.
Haurrentzako tiradak ere antolatu zituzten uztailaren 1ean, sariak Michelinek jarri zituen goxoki poltsak izan ziren eta eskerrak eman nahi dizkiote antolatzaileek. •