Lasarteoriatarrek emaitza onak azeri krosean

Txintxarri 2008ko abenduaren 31

Irabazlea David Martin Blazquez eta bigarren postua Endika Gartziarentzat

Hernaniko San Joanetan ospatutako herri krosean lasarteoriatar askok hartu zuen parte, horien artean irabazle suertatu zen David Martin Blazquez. 29:22:03ko markarekin helmugara iritsi zen lehena izan zen, bigarren postua ere lasarteoriatar batek eskuratu zuen, Endika Gartziak 30:21:50ko denborarekin. Hala ere gehiago izan ziren herriko parte hartzaileak Pili Bodegas, Andoni Illarramendi, Rafael Ruiz, Juan Maria Marcos, Leonardo Caballero, Toño Perez, Eduardo Ormazabal, Joxe Goikoetxea, Xabier Prada, Teresa de Celis eta Juan Maria Gastesi. Orokorrean parte hartze handia lasarteoriatarren aldetik eta baita emaitza onak ere.