Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nazioarteko Hipika Txapelketa ospatu da hipodromoan, ostiralean hasi eta atzo amaitu zen. Bertan hamasei herrialdeetako 190 zaldik eta 75 zaldizkoek hartu dute parte. Herrialde horiek Alemania, Argentina, Espainia, Txile, Arabiar Emirerriak, Estatu Batuak, Finlandia, Frantzia, Bretainia Handia, Grezia, Holanda, Irlanda, Italia, Lichestein, Mexiko, Suitza izan dira. Hainbat lehiaketa jokatu dira asteburuan, horietan garrantzitsuenetarikoa Donostiako Udaleko Sari Nagusia. Bertan garaile suertatu zelarik Rey Z zaldia, Ricardo Kierkegard zaldunarekin. Bere atzetik, Valentino zaldia eta hirugarren Ismailia de Lormette.•