01_Xpression!!! kultur “azaleratzaile”

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 1a

Xpresion!!! elkarteak Lasarte-Oria, Zarautz, Errenteria eta Irungo Udalarekin elkarlan hitzarmenak sinatu zituen herri horietan kultur ekintzak bultzatzeko eta herri horietako artista ez profesionalizatuei aukerak eskaintzeko. Bertako kultura bultzatzea zuen helburu, artista horiei espazioak eta baliabideak eskainiz.
Xpression!!! zirkuituko ordezkariek prentsaren aurrean adierazi zutenez, Udalentzat erreminta baliotsua izan nahi du elkarteak, udalerri horietan bertako kultura eta taldeak sustatzeko, "kaleko kultura bereziki" eta helburu horrekin "kostu baxuko" zuzeneko emanaldiak antolatuz.