Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolak urtarrilaren 3an ekin zion lehen entrenamenduei. Eskolak hiru atal ditu: hastapen taldea, 12 urte bitarteko haurrentzat; infantil, kadete eta jubenilen taldea, konpetiziorako taldea eta zikloturistak.
Eskola martxan jarri arte ibilbide luzea egin behar izan dutela kontatu ziguten Xabier Carballedak eta Alex Urkiolak. "Xabi eta biok garai bateko Usurbilgo Txirrindularitza eskola martxan jartzea erabaki genuen. Uste genuena hilabeteko kontua izango zela, urte bete igaro zen. Bi udalekin baimenak lotuta genuenean dirua bilatzen hasi ginen... meza beti joan da luze".
Larunbatero 10:30ean Atsobakarreko belardian dute zita.