05_Erregeek ez zuten hutsik egin

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 5a

05 Erregeek ez zuten hutsik egin: Urtero bezala, hontan ere, hilaren 5an erregeak ez zuten lasarte-oriarrekin duten hitzarmenera huts egin. Gainera, herritarren itxaropen eta nahiak bete zituzten.
Arratsaldeko 17:00ak aldera iritsi ziren hiru erregeak euren opariekin herrira. Herriko kaleetan hainbat lasarteoriatar zeuden euren zain. Euripean baina umore onez heldu ziren azkenik bidai luzearen ondoren Okendora.