Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskalmetek iragarri bezala, iritsi da elurra. Eguerdi aldean hasi du elurra eta ia atertu gabe arratsalde osoan bota du. Geruza handia ez, baina autoak, dendetako toldoak eta lorategiak txuriz estaltzeko adina bai. Biharko berriz, elur gehiago botako duela iragarri dute, itsas ertzera ere iritsiko omen da. Agian baten bat lanera joan gabe geratu beharko da!