Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elurra atzo hasi zen, baina gaur ez du ia atertu egun osoan zehar. Goizeko 9ak aldera lehenengo elur malutak agertu dira eta inguru guztia txuritu eta zentimetro batzutako geruza egin arte eten gabe aritu da. Udaleko makina elurra kentzeko makina bihurtu da eta arratsaldean herriko kaleak garbitzen aritu da. Biharko hala ere, eguraldia pittin bat epelduko duela iragarri dute. Asmatuz gero, akabo paisai polit hauek!