08_Elurrak txuritu zuen herria

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 8a

Urtarrilaren 8an, egun osoan zehar atertu gabe bota zuen elurra. Goizeko 9ak aldera lehenengo elur malutak agertu ziren eta guztia txuritu eta zentrimetro batzutako geruza egin arte aritu zen. Udaleko makina, garabi txikia elurra kentzeko makina bihurtu zen eta arratsaldean herriko kaleak garbitu zituen.