LOKEko judokak etenik gabe, sariak eta sailkapenak lortzen

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 9a

Judoko gaztetxoek ez dute atsedenik hartu. Gabonak hasi baino lehen Iruñean egon ziren nazioarteko lehiaketa batean eta urtarrilaren hasieran Open kadetean lehiatu dira. Honetaz gain, abenduaren 22an, kirolari promesa saria eskuratu dute LOKEko 5 judokek. Honen berri, hurrengo TXINTXARRIn emango du.

LOKEko kadete eta infantilak, abenduaren 20an, Iruñako nazioarteko txapelketan lehiatu ziren eta emaitza onak eskuratu zituzten.
Nesken mailan, Kiara Tobajas eta Leire Zubizarreta izan ziren lehiatu ziren lasarteoriarrak eta biek garaipen kopuru bera izan zuten, bi borroka eta bakarra galdu zuten. Eta beraz, biek eskuratu zuten bigarren postua bakoitzak bere pisuan.
Mutiletan, berriz, LOKEko sei gaztetxok parte hartu zuten. Asier Sagastik lau garaipenekin urrezko domina eskuratu zuen eta entrenatzailearen ustez, ikusgarria izan zen erakutsitako maila.
Abayuba Gutierrez ere oso ondo lehiatu zen. 3 borroka irabazi eta finala galdu ostean, bigarren postuarekin konformatu behar .
Josu Olmosek brontzea eskuratzeko aukerak zituen baina borroka erabakiorra galdu eta 5. postua eskuratu zuen azkenean. Mario Garridok ere postu bera eskuratu zuen, bi borroka irabazi eta bi galdu ostean.
Yerai Garcia eta Imanol Gonzalezek ere parte hartu zuten baina ez zuten zorterik izan.
Gorka Aristegik esan digunaren arabera, “oso pozik egoteko moduko lehiaketa egin zuten. Gure infantilak entrenamenduaren emaitzak ikusten ari dira eta beste batzuk gauzak lanarekin ateratzen direla konturatzen dira.”

Open kadetea

Gainera, ez dute atsedenik izan, Gabonetan ere entrenatzen jarraitu baitute, urtarrilaren 3an, Tolosan ospatu zen Euskadiko Open kadetea prestatzeko.
Lehiaketan Aristegik entrenatutako lau judoka egon ziren emaitza desberdinak eskuratuz.
Leire Zubizarretak, bere konbateak irabazi ostean, 1go sailkatu zen, eta honek Villa de Madrid txapelketan, parte hartzeko txartela ematen dio, baita otsailaren 8 eta 9an Espainiako Open kadetean ere.
Esteban Martinezen bigarren postuak, Espainiako Openen parte hartzeko aukera ematen dio.
Amaia Curielek eta Mario Garridok, berriz, txapelketa ona egin zuten baina ez zuen sailkapena eskuratu. Gorkak esan digunaren arabera, “Mariorena lastima izan zen, gehiago merezi zuen eta”.

Asteburuko lehiaketak

Eta igande honetan, gainera, bi lehiaketa garrantzitsu dituzte LOKEko judokek.
Beñat Elizaldek Ipar eskualdeko lehiaketan Espainiako Txapelketa Absoluturako sailkapena eskuratzen saiatuko da eta kadetek Gipuzkoako txapelketan lehiatuko dira. Zortea guztiei.•