Underneed
Azaroan eskaini beharreko kontzertua, abeslariaren gaixotasuna zela eta, bertan behera geratu ostean, gaur dugu Underneed taldearen doinu eta rocka entzuteko parada Kultur etxeko kafetegian. Kontzertua Xpression eta Udalaren hitzaremenari esker antolatutako egitarauan kokatzen da.
2005an sortutako taldeak urte horretan bertan, Donostiako Pop Rock lehiaketa irabazi zuen.
Pixkanaka estatu mailan eta atzerrian ezagutzera eman den taldea da eta honi esker, hurrengo hilabeteetan zehar estatu mailan, kontzertu bira bat eskainiko du edari marka baten laguntzaz.
Morau eta Agotak
Ostean, Jalgi Kafe Antzokian izango da hitzordua. Bertan Morau ta Agotak taldeak rock&rollez betetako kontzertua eskainiko du.
Andoni Tolosa Morau bakarlari gisa hasi zen kantari 90eko hamarkadan. Ordurako poesia liburu bat argitaratua zuen eta komikigintzan aritua zen Argia astekarian.
Hainbat musikari eta kolaboratzailerekin grabatu ostean, 2003. urtean Agotak taldearekin hasi zen lanean Morau: Bernardo Goietxe (gitarrak eta Koruak), Jexux Agirresarobe (baxua) eta Igor Mendia (bateria).
2008an, Ander Barrenetxeak hernaniarrak Igor Mendiaren lekua hartu zuen bateriajole moduan.•