Txuriz estali da herria

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 9a

Euskalmetek iragarri bezala, iritsi da elurra. Asteazkenean eguerdi aldean ikusi genituen lehenengo elur malutak eta autoak, dendetako toldoak eta lorategiak txuriz estaltzeko adina egin zuen. Atzo, aldiz, ia etengabe ihardun zen egun osoan eta arratsalderako zentrimetrotako geruza egina zegoen, haur eta gazteentzat dibertimendu ederra. •