Urtero legez, Errege egunean, Danok Kide Gurasoen elkarteak jaiotzen lehiaketako sari banaketa egin zuen bere egoitzan.
Endika Amilibia elkarteko kideak aurtengo maila eta partehartzaileen imajinazioa goraipatu ostean, Julio Valiente elkarteko presidentearen laguntzaz maila desberdinetako sariak banatu zituen.
6 eta 9 urte arteko haurren mailan Javier eta Pablo Herreros Elvira eraman zuten sari nagusia eta J. Manuel Monjeren ikasleek, berriz, bigarrena; 10 eta 13 urte arteko gaztetxoen mailan neska talde batek, Aitziber Rubio, Igone Gonzalez, Nahia Ruiz, Irune Casado eta Julene Illarramendik eskuratu zuten, bigarren postuan Oscar Garrido Diez geratu zen; 14 eta 17 urte artekoen mailan, Yanelle Sidok Pohou eta Maider Galardiren eskuetara joan zen lehenengo saria eta Mario Garrido Diezentzat bigarrena.
Azkenik helduen mailako sari nagusia esleitu gabe geratu zen. Danok Kideko presidenteak azaldu zuenaren arabera, epai mahai kideek beste urteetan baino baremo altuagoa erabili dute. Maila honetako bigarren saria, azken bi urteetako irabazlearentzat izan da, Arantza Diez Fernandezentzat. •