Jakin arazi digutenez, ikastaroen artean ez dago berrikuntzarik. Baina betikoez gain, hau da, mantentzeko gimnasia, kantua, yoga, tai-chi, antzerkia edo eskulanez gain, jadanik ohiturazkoa den inauteriko konpartsa prestatzeko txokoa ere egongo dute Zentro Zibikoko emakumeek.
Dohainezko jarduerak
Ikastaro guztietan parte hartzeko izen ematea ezin bestekoa da, baina ez horrela matrikula ordaintzea.
Dohainezko ikastaro eta jarduerak ere badaude, frantsesa, irakurtzeko txokoa, bideoforuma edo lehen aipatu ditugun inauterietako konpartsa eta mantentzeko gimnasia, esate baterako.
Izena ematea
Ikastaroetara edo jardueretan parte hartu nahi duten emakumeek Zentro Zibikoan bertan eman behar dute izena. Ordutegia 9:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 20:00etara da.
Azkar ibili beharko zarete, hilaren 15ean, hau da, ostegun honetan izen emateko epea bukatzen baita. •