Isilka-mihisilka armiarmategian" euskarazko lana aurkeztu zuen Pablo Barriok antzerki testuen lehiaketara eta gabonen aurretik saritu zuten IX. Antzerki Sariarekin.
Isilka-mihisilka armiarmategian antzerki lan hau nahiko berezia dela esan zigun Pablok, "bai kontatzen den istorioren aldetik, eta baita erabilitako tratamendu literarioaren aldetik ere". Azken lan honetan hitz-jokoak erabili ditu, lanaren izenburuan islatzen den bezala.