Xpression!!! zirkuituko ordezkariek prentsaren aurrean adierazi zutenez, Udalentzat erreminta baliotsua izan nahi du elkarteak, udalerri horietan bertako kultura eta taldeak sustatzeko, "kaleko kultura bereziki" eta helburu horrekin "kostu baxuko" zuzeneko emanaldiak antolatuko dituzte.
Xpression!!!eko Jokin Telleria eta Manuel Gonzalez izan ziren aurkezpenean, eta Zaballos Lasarte-Oriako zinegotziarekin batera, Jon Burgaña Zarauzko Udaleko ordezkari eta Fernando San Martín Irungo Udaleko ordezkaria. Errenteriakoak ez zuen parte hartzerik izan beste bete behar batzuek zituelako.
Xpression!!!eko arduradunek, gonbidapena luzatu zieten Udalei "esparru berri honetan parte har dezaten horrela erregularki ekimen kulturalak (kontzertuak adibidez) programatzeko aukera izateko, nahiz eta euren ustez normalean era honetako ekimenentzako "aurrekontu laburra" izaten den.
Zuzeneko musika nagusiki
Aipatutako herrietan burutuko diren ekitaldiek, nagusiki zuzeneko musika izango dute ardatz, baina Xpresion!!! ek adierazi duenez, "helburu nagusia edozein motatako errekurtsorik gabeko artistei laguntzea izango da, bai musikariei, eta baita aktoreei, margolariei, eskulturgileei,... ere.
Bost urte pasa dira Xpression!!! zirkuitua martxan jarri zenetik eta euren helburua herri gehiago biltzea da, Udal ezberdinen artean sare bat osatuz, “ahalik eta handiena”. Esan bezala momentuz Zarautz, Lasarte-Oria, Errenteria eta Irunek parte hartzen dute zirkuituan. Xpression!!!-eko ordezkariek aurreratu zutenez beste batzuk ere interesa adierazi dute besteak beste Deba, Tolosa, Zumaia eta Zaldibiak.
5 urteko esperientzia
Duela 5 urte baino gehiago sortu zuten Xpression!!! musika zuzenean egiteko espazio egokirik ez zegoela sumatu zuen musikari talde batek.
Irabazi asmorik gabeko Kultur Elkartea da, eta sortu zenean Gipuzkoan 25 aretok eta 200 musikarik parte hartu zuten.
Xpression!!!-en helburu nagusia "urperatutako" kultura, kultur "azaleratzaile" batean bilakatzea da. Hau da, profesionalki aritzen ez diren musikariei entsegu lokaletan egiten dutena erakutsi ahal izateko aukera eskaintzea. Beti ere "etxeko" artistei laguntzea da oinarria eta jendeari musika edota beste iharduerak hurbiltzea ere bai.
Horrela, batetik musikariei espazioak eskainiko zaizkie eta bestetik musika jendeari hurbildu. Horregatik, hartu-emanetan jarri dira batetik tabernekin eta bestetik erakunde publikoekin. Emanaldiak jendea dabilen tokietan, taberna eta areto publikoetan antolatuko dira..
Filosofia bereziak darabil Xpression!!!: bilatu gabe, bat-batean topatzen den kultura eragitean datza: "ekimen fabrika bat dela esan genezake, beti artistak jendearengana hurbiltzen saiatuz, normalki jada jendea egoten den espazioak erabiliz". Horregatik, ekitaldietako sarrera doakoa izaten da beti zirkuituan.
Elkarlana da ekimenaren oinarri. Udalek, aukeratzen dute zein talde eta noiz jarri, Udalek ordaintzen diote taldeari eta Xpression!!! arduratzen da beste guztiaz: Kudeaketa, publizitatea, koordinazioa, etab…