Helduentzako igeriketa

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urtarrilaren 12a

Helduentzako erdi mailako igeriketa ikastaroa antolatu du Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak.
Urtarrilak 19an hasi eta martxoaren 4ra arte eta astean hiru egunetan, astelehen, asteazken eta ostiraletan burutuko da ikastaroa. Igeriketan trebatu nahi duenarentzako bi ordutegi desberdin daude bata goizean, 7:10etan, eta bestea arratsaldean, 20:30ean.

Izena ematea

Kiroldegiko bulegoetan egin behar da izena ematea eta epea urtarrilaren 16 ostiralera arte egongo da irekia.
Prezioari dagokionez, kiroldegiko bazkidek 55,80 euro ordainduko dituzte eta ez bazkideek, aldiz, 110,40 euro.
Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago jakiteko Kiroldegiko bulegoetara hurbildu edo 943 376 182 telefono zenbakira deitu.•