Aurtengo edizioa, abenduaren 20an izan zen eta bertan bost lasarteoriarrek jaso zuten Etorkizuneko kirolariak saria: Asier Sagasti, Leire Zubizarreta, Amaia Curiel, Iñaki Elizalde eta Arrate Oiartzun.
Etorkizuneko kirolaria
Bost judoka hauek sanbo borrokan eta judoan lortutako emaitza ezin hobeengatik lortu dute saria.
Foru Aldundiko hizpide teknikoek diotenez, Etorkizuneko kirolari izateko taldekako kiroletan nahikoa duzu Estatuko selekzioan jokatzeko deitua izatearekin nahiko duzu; bakarkako kiroletan, berriz, bi aukera daude, bata selekzioarekin lehiatu izana eta, bestea, Estatuko txapeldun edo txapeldun ordea izatea.
Etorkizuneko kirolaria sariari esker, LOKEko judokek kirolean jarraitzeko diru laguntza jasoko dute eta Foru Aldundiko EUTSI programako zerbitzuez baliatu ahalko dira,, hala nola, kirol errendimendurako babes eta orientazio psikologikoko zerbitzua edo zerbitzu biomedikoa eta nutrizionala.
Ekitaldia
Baina Lasarte-Oriako gaztetxo hauek ez ziren saria eskuratu zuten bakarrak izan. Kursaal aretoan kirol desberdinetako 80 kirolari baino gehiago bildu baitziren.
Etorkizuneko kirolaria sariaz gain,besteak beste, Leire Olaberria txirrindulariari Gipuzkoa saria eman zioten Pekinen brontzezko domina eskuratzeagatik eta Oier Aizpuru piraguista ere saritua izan zen bere jarduera profesionala dela eta. •