“2 eta 8 urte arteko 30 haur etorri dira egunero Gabonetako txokoetara,” azaldu digu aisiako arduradunak.
Mozorrotzeko aukera izan dute, karaokean kantatzekoa, txangoak egitekoa -kiroldegira eta Txikiguayra joan dira aurten- eta, gainera, sukaldaritzan ere murgildu direla aipatu digu Pilik, “Olentzerorentzat gaileta goxo-goxoak egiten ikasi zuten.”
“Egunero hamaika abentura bizi izan dituzte txikiek. Begiraleak ere haiekin oso gustura egon dira aipatu behar da,” aitortu digu Amaraun Ludotekako arduradunak.
Gazte astea
Baina Pilik azaldu digunaren arabera, gaztetxoek ere ongi pasatzeko aukera izan dute Gabonak iraun dituzten bi aste hauetan.
“1go astean talde txiki batek goizez bildu eta Olentzerori bere etorrera jaialdirako sorpresa antolatu zioten, rap eta break dantza,” esan digu.
Eta bigarren astean, 20 haur bildu ziren filma egiteko asmoz, “baina azkenean filma rap bideoklipa bihurtu zen,” aitortu du aisiako arduradunak.
Bilbora txangoa
Hau guztiaz gain, urte bukaera ospatu eta Gazte asteari bukaera emateko, Ttakunek eta udalak antolatutako udalekuetan ibilitako haurrak eta Gazte klubeko gazteak, urtarrilaren 3an, Bilboko Gabonetako Haur Parkera txangoa egin zuten. “Primeran pasa zuten bertan,” azpimarratu du Pilik.•