Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostirala arratsaldean 20:00ak aldera Kultur Etxe ingurura hurbiltzen zen orok burrunba ezezaguna entzuten zuen. Ez larritu, musika zen eta. Kultur etxeko zirrikitu guztietatik sortzen zen musika, Underneed taldearen musika zen, hain zuzen ere. Xpression!!! eta Gazteria eta Festak sailak sinatutako akordioaren barruan kokatutako kontzertuek hamabost egunero du leku Manuel Lekuona Kultur Etxeko kafetegian eta, oraingoan, rocka entzuteko aukera egon zen. Lasarteoriar multzoa bildu zen kafetegian Patxus eta Fer herritarrek, Eider abeslariak eta Danik osatzen duten taldearen saioaz gozatzeko. Jalgi Kafe Antzokian ere giro ona sortu zen Morau ta Agotak taldearen kontzertuan. Taldeak ez zituzten bere diskoetako lanak bakarrik eskaini, beste abeslarien bertsioak ere jo zituzten Jalgi betetzen zuen jendearen bozkariorako. Kontzertu bukatu eta entzuleek taldearen doinu rockero eta hitz salatzaileak, gaur egungo gizartea salatzen dutenak, entzuteko gogoz jarraitzen zutela adierazi zuten txalo eta oihu artean. •