Lasarte-Oriako Saharar Herriaren Aldeko Elkarteko kideek Sahararen Aldeko Euskal Karabanarako elikagai bilketari ekingo dio gaur eta hilak 21an amaituko dute. Karabana honek elikagaiak errefuxatuen kanpamenduetara eraman nahi ditu: arroza, azukrea, lekadunak, sardinak, atunak eta konpresak. Ekimen honetan parte hartu nahi baduzue herriko eta Añorgako ikastetxeetan, supermerkatuetan eta Emakumeen Zentro Zibikoan edukiontziak aurkituko dituzue.
Elkarteko kideek gogoratu nahi digute herrialde honen egoera hobetze ezean okerrera doala. “Orain bi hilabete garrantzi handiko euriteak jasan zituzten, ondorioz “etxeak”, ikastetxeak eta osasunerako eraikinak behera etori ziren”. Honi gehitu behar zaio saharauiarrek jasaten ari diren anemia zein desnutrizioa, haurrek eta emakumeek bereziki. “Elikagaiekin batera gure solidaritatea eraman nahi diegu.” •