Lasarte-Oriako Saharar Herriaren Aldeko Elkarteko kideek Sahararen Aldeko Euskal Karabanarako elikagai bilketa egin zuten urtarrilaren hasieran. Karabana honek elikagaiak errefuxatuen kanpamenduetara eraman zituen: arroza, azukrea, lekadunak, sardinak, atunak eta konpresak.
“Elikagaiekin batera gure solidaritatea eraman nahi diegu.” adierazi zuten elkarteko kideek.