KZgunean doako ikastaroak

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urt. 14a, 01:00

KZguneak interneten nabigatzen ikasteko aukera eskaintzen du doan eta etxetik hurbil. Internet erabiltzen ikasteko eta nabigatzeko behar diren instalazioez hornituta dago, eta guztia erabiltzaileentzako kosturik gabe.
Hilabete honetan eskainiko dituzten ikastaroen iraupea 2 eta 4 ordu bitartekoak dira: Sinadura elektronikoa, Justizia ezagutu ezazu, Kontsumitzailea sarean, Bat-bateko mezularitza, Via Michelin-ekin mezularitza, KZguneko foroak eta laguntza, Komunikatu posta elektronikoaren bidez.
KZgunea Oriamendi plazan, 2 zenbakian dago eta 943360568 telefono zenbakian mintegi hauei buruzko informazio gehiago eskatu dezakezue.