Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo, Lasarte-Oriako ezker abertzaleak Demokrazia Hiru Milioi (D3M) plataformaren aldeko sinadura bilketan bere harritxoa jarri zuen. Okendotik kalejiran atera eta Udaletxeko idazkaritzara egin zuten sinadurak emateko. Honen helburua, martxoaren 1eko hauteskundeetan ezker abertzaleak ordezkaritza izan dezan da. Era berean, lasarteoriarrei D3M plataformaren aldeko sinadura bilketan parte hartzeko deialdia egin diete. Honetarako, urtarrilak 24a baino lehen, bi lekuetara jo behar da ondoko egun eta orduetan: Udaletxean, asteazkenean soilik, goizean 8:30etatik 14:30etara eta arratsaldean, 16:30etatik eta 20:00etara; notaritzan, berriz, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 19:00etara, ostirala izan ezik.