Gorputzeko umoreak izenburua jarri dio Ilitz Olanok erakusketari. Anjel Errok ateratako poema liburu batetik hartu zuen izena: "nolabait noizbehinka koadroak egiteko garaian ere umore batekin zaude edo beste batekin, inspiratuta zaudenean edo hego haizeak ematen dizunean egiten duzu honelako gorputz edo molde bat". Hamar bat koadro zintzilikatu ditu erakusketan.
Gustuko du margotzea eta horretan jarraitzeko asmoa du Ilitzek. Zirriborroak eginda dauzka, baina momentuaren zain egoten da. Eta momentu horretako sentimenduak irudikatzen saiatzen da. "Momentuan hausnarketa bat egin eta ateratzen denak jendeari ere zerbait ekarriko dio burura". Dena den, noizbehinka margotzen du "haize boladak ematen didanean".
Inspiratzeko erabili al duzu Erroren liburua?
Ez soilik erakusketaren izenburua aukeratzeko.
Antzerkilari, musikari, zortzikoteko kide eta margolari ere bai. Artearen alde asko lantzen dituzun sortzailea al zara?
Bai, banaiz piskat. Musika taldea duela urte batzuek utzi eta geldirik egon ezin naizenez, hutsune horiek nolabait bete behar ziren.
Noiztik margotzen duzu?
Duela bost urte inguru hasi nintzen zirriborro txiki batzuek egiten eta pintura ezberdinak probatzen.
Zaletasuna berezkoa duzu, ala ikasi egin duzu?
Ez autodidakta izatea gustatzen naiz.
Beste sorpresarik ba al daukazu gordeta zure bizitzako kutxatxoan?
Beti egoten da sorpresarako lekua. Zer egingo dugu...
Agian musika munduan beste proiekturen bat sortuko al da?
Zama utzi eta hasi ginen beste proiektu batzuekin, baina utzita gaude. Gitarra udan lapurtu ziguten eta kitto. Gitarra akustikoa etxean daukat baina ez dut ia jotzen, ez nabil inspiratuta.
Korrikalari eta mendigoizalea ere bazara,...
Gustatzen zait kirola egitea. Batarengatik edo bestearengatik azken urteotan ezin izan dut gauza askorik egin,...
Euskararen maratoiaren zein oroitzapen daukazu?
Oso ona. Kristoren adrenalina dosia eduki nuen. Izugarria. Oso aberatsa izan zen.
Parranda eta taberna zalea ere bazara...
Bai baina aspertzen ere hasi naiz. Hilabetean behin egiten dut bat gogorra, gogora ekartzeko, baina zahartzen hasi naiz, nire gorputzak ez ditu jasaten. Ez ditut oso ondo hartzen biharamonak eta jaisten hasi beharko da.
Basetxea tabernatik zer oroitzen duzu?
Kaka zaharra. Ezagutu nituen zenbait pertsona eta bestela ezer onik ez zuen programa horrek.
Ilitz izena nondik dator?
Izena errusiatik dator, Vladimir Ilich Uliánov, Lenin, errusiar iraultzailea eta Piotr Ilich Chaikovski musikaria ezagunak dira. Pasaian ere bada mutil gazte bat Ilitz izenarekin. Polita da izena. Gurasoek arazoren bat izan zuten jartzerakoan, atzera eta aurrera ibili ziren garai hartan. Esaten omen zuten abizena zela.