KZgunean doako ikastaroak

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urt. 16a, 01:00

KZguneak interneten nabigatzen ikasteko aukera eskaintzen du doan eta etxetik hurbil. Internet erabiltzen ikasteko eta nabigatzeko behar diren instalazioez hornituta dago, eta guztia erabiltzaileentzako kosturik gabe.
Hilabete honetan eskainiko dituzten mintegien iraupena 2 eta 4 ordu bitartekoak dira: Sinadura elektronikoa, Justizia ezagutu ezazu, Kontsumitzailea sarean, Bat-bateko mezularitza, Via Michelin-ekin mezularitza, KZguneko foroak eta laguntza, Komunikatu posta elektronikoaren bidez.
Bestalde, otsailan burutuko diren Nagusi eta E-administrazioa KZgunea ikastaroak ere azpimarratu behar dira, bigarrena ikastaro pilotua baita. Gainera, honetan izena emateko Nagusi ikastaroa egin behar da aurretik.
Hauetan guztietan, izena emateko KZ gunera hurbiltzea besterik ez daukazue. KZgunea Oriamendi plazan, 2 zenbakian dago eta bertara hurbilduz edo kzgunea.net web orrialdean Lasarte-Oriako zentroaren atalean sartuz mintegi hauei buruzko informazio gehiago eskuratu dezakezue. •