Martxoaren 1ean, Euskal Legebiltzarrerako Hauteskundeak izango dira eta Lasarte-Oriako udalak hautesle erroldak ikusgai jarri ditu. Erakustaldi honen helburua herritarrek erroldako datuak zuzenak direla egiaztatzea da.
Hautesle-errolda urtarrilaren 12an jarri ziren ikusgai eta astelehenera arte egongo da herritarren eskura. Errolda datuak kontsultatu nahi duen lasarteoriarrak argazkia duen NANa, pasaportea edo gidabaimena erakutsi beharko du.
Zerrendan agertzen ez den herritarrak erreklamazioa egin dezake, baita gaizki erregistratua badago edo zerrendan agertu eta bertan egon behar ez duelako ere. Hautesleak berak edo behar bezala baimendutako pertsona batek aurkeztu eta sinatu behar du kexa, eta N.A.Naren, gidabaimenaren edo pasaportearen fotokopia erantsi behar dio. Hau guztia, zerrendak ikusgai dauden bitartean egin daitekeela azpimarratu behar da. •