Lege proposamena
Errausketaren Aurkako Koordinakundeak Herri Ekimen Legegileak errausketa ukatzen du. "Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin horien ustiapena ez da inolaz ere errausketa izango. Hiri-hondakin solidoak eta, batez ere, plastikoak erraustean sortutako igorpenak ikertzen ari direnez, ez dago bermatuta ingurumenean ondorio kaltegarriak sortzen ez denik”. Hori dela eta, errausketaren aukera alboratzen dute.
HEL-ak udal-hondakinen gaikako bilketa intentsiboa jazotzen du. "Bilketa berria honek osagai birziklagarri guztiak berreskuratzea du helburu. Ohiko bilketa sistemak ez dira nahikoak, partzialak direlako (zaborreko osagai birziklagarriak baino ez dituztelako tratatzen). Horren ondorioz, birziklatu daitekeen zabor-fluxua mugatzen da".
Honen harira, "bertan jasotzen den materia organikoarekin konposta, ongarri naturala, egin beharko litzateke". Koordinakundeak hondakinen gaikako bilketa intentsiboa hobetzeko, atez-ateko bilketa proposatzen du, "bilketa eraginkorragoa delako".
Hitzaldiak
Lasarte-Oria Bizirik taldeko kideek gai honen inguruan hitzaldiak eskaintzeko asmoa dute. Beraz, elkarteren batek euren egoitzan hitzaldi bat antolatzeko interesa edukiko balu, Xabirekin (676324746) edo Javirekin (943373369) harremanetan jar daiteke.•