Lasarte-Oriako Udalak aurtengo ikastaroan burutuko diren kirol jarduera puntualentzako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Era berean, aurkeztu behar den dokumentazioa jakin arazi du.
Batetik, kiroletako jarduera puntualei diru-laguntzak ematea erregulatzeko Udalaren ordenantzak ezartzen dituen oinarriak onartzeko konpromezua; bestetik elkartearen datuak eta azkenik, jarduerari buruzko dokumentuak, hau da, jarduera antolatzeaz arduratzen den pertsona edo taldearen izena, antolatu nahi den jardueraren gaineko txosten xehatua, parte-hartzaileen kirol-maila, jardueraren eremua, jardueraren parte-hartzaileak, kategoriak eta adinak adieraziz, jarduerari ematen zaion zabalkundea, antolatuko den jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua, aurreko urtealdian gauzaturiko jardueraren memoria justifikagarria eta aurreko urtealdiko aurrekontuaren likidazioa, behar bezala identifikaturiko frogagiriak aurkeztuz.
Beraz, interesa duten kirol elkarteek urtarrilaren 20a bitartean Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dituzte eskaerak, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara. •